XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Poro akuifero bi pare, bata dortsala eta bentrala bestea.

Begi normalak, ez irtenak.

TREMOCTOPODIDAE Familia.

46- Emearen ondoan arra oso txikia, ezkerreko 3. besoan hektokotilizazioduna, aldizka, begiaren azpiko boltsa batetan bildua eta harizpi luze batetan bukatua.

Emeak, lehendabiziko beso parean (dortsala) mintz bat dutenak, zeinak, deposito nidamentala isuri eta eusten duen.

Emeak, kanpoko maskorra hauskorra eta zurista kolorekoa. ARGONAUTIDAE Familia.

- Hektokotiloa (ezkerreko ala eskuineko hirugarren besoa) sekulan ere boltsa batetan bildua.

Harizpi terminalik gabekoa, goilara itxurakoa baizik.

Emeek ez dute mintzik beso dortsaletan, ez eta deposito nidamentalik ere. OCTOPODIDAE Familia.

47- Bentosa lerro bakar batekoak.

- Bi bentosa lerro duena.

48- Tinta boltsarik gabekoak. Arraultze haundikoak.

- Tinta boltsa dutenak. Arraultze txikiak.

49- Tarteko neurria (25-30 zm.), kirru supraokularrik gabekoa.

Besorik luzeenaren neurriak, osotarakoarenaren 3/4ena suposatzen du.

Bentosak lerro bikoitzetan, txandakakoak, hiru lehenak elkarrengandik bereixiago.

Idekiera paliala haundia. Larruazala leuna, kolore arrosantza-morea.